ASTEKO KRONIKA.

(2014ko ekainaren 4an).

 

 

 

         EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAKO ZUZENDARITZA BATZORDEAREN BILERA.

 

            2014ko ekainaren 8an izanen da, Bergarako Udaletxean, bi saiotan. Goizean, eguerdiko 12etatik arratsaldeko ordu biak arte. Arratsaldean, 5etatik 7ak arte.

 

            Gaiak: Egindako jarduerak eta aurreikusitakoak; kirol eta ekonomiari buruzko informazioa; sustapena eta teknifikazioa; teknikoen prestaketa; FEDA eta CSDko Txapelketak; eskari-galderak.

 

            Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201403-06%20FVA-EXF%20REUNI%C3%93N%20FEDERATIVA%20%E2%80%93%20DIRECTIVA%20FVA-EXF.pdf”.

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatutakoak.

 

            Euskadiko Eskolarteko XXXIII. Kirol Jokoetako Infantil mailako Taldekako Finala.

           

2014ko maiatzaren 31n, Gasteizko Mendizorrotzako Beti Jai pilotalekuan, jokatu da.

 

            15 minutuko partidak izan dira.

 

            Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatu du, Euskal Xake Federakuntzaren laguntzaz.

 

            Donostiako Gros Xake Taldea berriz izan da irabazle. Orain jokalari hauekin: Jose Luis Muñoz Avila, Cecilia Perez Sodupe, Iker Ormaetxea, Aitor Corral eta Oscar Jauregi. 12’5 puntu lortu ditu 5 neurketatan. Bigarren Abadiño talde bizkaitarra geratu da, 12 puntuz. Hirugarren Gasteizko Virgen Niña taldea izan da, 11 puntuz. Laugarren, Sestao, 11 puntuz. Bosgarren, San Prudencio gasteiztarra.

 

            Talde nafarrik ez da izan, Eusko Jaurlaritzak horrela erabaki zuenetik azkeneko urteetan bezala.

 

            Debako XXVII. Xake Torneoa.

 

            2014ko ekainaren 1ean jokatu da, Tximista Xakeko Euskal Zirkuitaren barruan (denboraldiko bosgarren torneoa). Erandio izan da talde irabazlea, Abadiño eta Elorrioren aurretik. Abadiñok 12 puntu batu ditu, Elorriok 10 eta Bilboko Zuri Baltzak 8. 10 talde aritu dira.

 

            San Martin de Loinaz XLIV. Xake Torneoa.

 

            2014ko ekainaren 1ean jokatu da, Beasainen, Tximista Xakeko Euskal Zirkuitaren barruan (denboraldiko seigarrena). Errenteriako Kultur Sustapena izan da garaile, Orvina eta Zarautz taldeen aurretik. Kultur Sustapenak 12 puntu batu ditu, Zarautzek 10 eta Zornotzak 8. 10 talde aritu dira.

 

Salcedo talde kantabriarra lider dago, 42 puntuz; bigarren, Abadiño, 22 puntuz; hirugarren, Bilboko Zuri Baltza, 21 puntuz.

 

            Jokatzekoak.

 

            Tximista Xakeko Euskadiko Banakako Txapelketa.

 

            2014ko ekainaren 8an, goizeko 10etan, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, jokatuko da. 5 minutuko partidak izanen dira eta 10 txanda. Sariak izanen dira.

 

            2013ko txapelduna David Astasio Lopez arabarra izan zen.

 

Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201403-05%20FVA-EXF%20CAMP-EUS-RAPIDAS.pdf”.

 

            Tximista Xakeko Euskadiko Taldekako Txapelketa.

 

            2014ko ekainaren 8an, arratsaldeko 4etan, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, jokatuko da. 5 minutuko partidak izanen dira.

 

            Orvina (Luis David Jimenez Almeida, Iñaki Rebole Arbea, Mikel Ortega Lopez eta Pablo Urriza Iricibar) izan zen 2013ko talde txapelduna.

 

            Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201403-07%20FVA-EXF%20CAMP-EUS-EQUI-RAPIDAS.pdf”.

 

            Abanto Bizkaiko XVII. Xake Torneoa.

 

Abanto Bizkaian jokatuko da 2014ko ekainaren 8an (igandea), goizeko 10etatik aurrera. Sari garrantzitsuak izanen ditu Euskal Zirkuituaren barruan dagoen torneo honek. Iaz Solvay 2 talde kantabriarrak irabazi zuen.

 

         2014ko EKAINEKO FIDE ELOA.

 

            Magnus Carlsen norvegiarrak buru segitzen du, 2.881 puntuz. 10 partida jokatuta, puntu bat galdu du.

 

            Levon Aronian armeniarrak eta Alexander Grischuk errusiarrak atsedena hartu dute maiatzean. 2.815 eta 2.792 puntuz bigarren eta hirugarren daude.

 

            Fabiano Caruana italiarrak Viswanathan Anand indiarra gainditu du. Laugarren da italiarra 2.791 puntuz, 8 irabazi ondoren. Anandek ez du jokatu eta 2.785 puntuz bosgarren tokira jaitsi da.

 

            Vladimir Kramnik errusiarra ere ez da aritu eta seigarren dago 2.783 puntuz. Hikaru Nakamura estatubatuarra hurbildu zaio, 3 puntu irabazi ostean, baina zazpigarren segitzen du, orain 2.775 puntuz.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            Jokatutakoa.

 

            ”Isidro Deuna” Nazioarteko XVI. Xake Txapelketa.

 

2014ko ekainaren 1ean (igandea) jokatu da, Bizkaiko Derio herrian, Kultur Birika izeneko lokalean, Kiroldegiaren ondoan. Xake Azkarreko Txapelketa izan da.

 

            Alberto Andres Gonzalez (2.523) nagusitu da, XV. edizioan bezala. 5’5 puntu eskuratu ditu 6 partidatan. Bigarren, baita ere 5’5 puntuz, Alberto Martin Fuentes espainiarra (2.332) geratu da. Hirugarren, 5 puntuz, Sergio Cacho Reigadas espainiarra (2.511).

 

            Juan Mario Gomez Esteban bizkaitarra (2.466) izan da Euskal Herriko lehenengo jokalaria. Laugarren amaitu du, 5 puntuz. 2.411ko Alejandro Ruiz Gomez espainiarra (Euskal Herrian nahiko ibilitakoa) bosgarren izan da, 5 puntuz.

 

            Seigarren Sergio Trigo Urkijo bizkaitarra (2.245) geratu da, 4’5 puntuz. Ramon Roqueñi Canal espainiarra (2.019) zazpigarren izan da, 4’5 puntuz.

 

            Bilboko Conteneo taldeko 2.293ko Carlos Varas Gonzalez txiletarrak hamaikagarren tokian bukatu du, 4 puntuz.

 

            Informazioa: “http://chess-results.com/tnr135942.aspx?lan=1&art=1&wi=821” webgunean.

 

            Jokatzekoa.

 

            Behar Zana IV. Xake Torneoa.

 

            2014ko ekainaren 7an jokatuko da, goizeko 9 eta erdietatik hasita, Villabona-Amasan (Gipuzkoa). 5 minutuko partidak izanen dira.

 

            Sari erakagarriak: Urdaiazpikoa, gazta eta ardo botilak. Goiz erdian hamaiketako ederra ere eskainiko da. Parte hartzea dohainik da.

 

            Izena emateko posta elektroniko hau dugu: “ernestofuente@hotmail.com”. Baita telefono hau ere: 677 32 05 22 (Ernesto).

 

            Iosu Agirre Canflanca gipuzkoarra izan zen III. Xake Torneoaren irabazlea, 2013an.

 

            Informazioa: “http://villabonaxakejokuelkartea.blogspot.com.es/2014/05/iv-torneo-behar-zana.html”.

 

2014-06-04.

Iturria: Internet.